REALAK, ÖISEK ETA LALIGAK ANTOLATUA

Hasi da "Football Days" Götheborgen

“Football Days” jardunaldia hasi berri da eta asteburuan zehar mahai-inguruak, solasaldiak eta kadete mailako nazioarteko txapelketa erakargarria izango dira. Programa atzo arratsaldean hasi zen Götheborgen, futbolaren inguruko konferentzia batekin. Bi klubetako eta Suediako futbol ekosistemako ordezkariak izan dira protagonistak. Bertako babesleez gain, tokiko klubetako ordezkariak eta Eskandinaviako komunikabideak ere izan dira bertan. Elkarretaratze honek bi entitateek duten kolaborazio akordioa indartzeko balio izan du eta batera lan egiten jarraitzeko ere bai.

 

Azaroaren 9an eta 10ean Nazioarteko Txapelketa jokatuko da, 2010ean jaiotako jokalariekin osatutako sei talderekin. Partehartzaileak hauek izango dira: Real Sociedad, ÖIS, GAIS, IFK (Götheborg, Suedia), Djurgarden (Stockholm, Suedia) eta Välerenga (Oslo, Norvegia).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!