Gure emakumezkoen filialak 2-1 irabazi zaio Eibarren filialari gaur goizean Zubietan denboraldiko lehen partidan. Txuri-urdinek markagailuan aurrea hartzea lortu dute ordu laurdena bete eta gutxira Azpirotzek bigarren zutoinean korner baten irteeran egindako burukada bortitzarekin. Armaginek asko estutu dute lehen zatian berdinketa lortzeko, baina Realaren defentsa sendo agertu da.
Bigarren zatia ere oso lehiatua egon da eta gol aukera handirik gabe. Amaitzeko ordu laurden falta zenean, Agirrezabalaren erdiraketa bat desbideratzen joan da eta kanpoko taldearen atean sartu da, txuri-urdinen garaipena bideratuz. Malen Urangak, areaz kanpotik egindako eskuinkada indartsu batekin, aldea murriztu du azken txanpan, baina gure taldearen garaipena arriskuan jarri gabe. Hasiera amestuta denboraldi ilusionagarri baterako. Datorren asteburuan Lezama bisitatuko dute Athletic Club B taldearen aurka jokatzeko.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad B: Arrula, Etxebeste, Solozabal, Azpirotz, Losada (Agirrezabala, min. 67), El Amraoui, Isasisasmendi (Aranburu, min. 84), Santana, Lezeta (Etxarte, min. 84), Egiguren (Olaetxea, min. 89) eta Aramburu (Chacón, min. 67).
SD Eibar B: Aldekoa, Guezala, Etxeberria (Ruiz, min. 69), Arostegui, Larrinaga (Zurdo, min. 84), Iruretagoiena, Amutxastegi, Lekue (Uranga, min. 46), Arteaga, Apellaniz (Allende, min. 84) eta P. Sánchez.
Golak: 1-0: Azpirotz, min. 17; 2-0: Agirrezabala, min. 74; 2-1: Uranga, min. 85.
Epailea: Barragán Gaspar. Txartel horia erakutsi die etxeko Isasisasmendi eta El Amraouiri eta kanpoko Arteagari.