‘SUA – Irabazi arte’

Hemen da aurrerakina

Vídeo

‘Sua – Irabazi arte’ dokumentala irailaren 27an (19:30) estreinatuko da Donostiako Zinemaldian. Realak sortutako dokumentalak maiatzaren 11an Erreginaren Kopa lortu aurretik emakumezkoen taldeak egin beharreko ibilbidea eta sekretuak azaltzen ditu. Dokumentala Antonio Elorza Belodromoan ikusi ahal izango da.

Igandea 16tik aurrera erosi ahal izango dira Zinemaldiko sarrerak. Informazio guztia, esteka honetan: https://sansebastianfestival.janto.es/janto/main.php?Nivel=DetalleAforo&idSesion=0000000000181236.

Talde audiobisual batek finalaren aurreko egunak jokalariekin, entrenatzaileekin eta gertuko pertsonekin bizi izan zituen. Ilusioa eta desira beste final batera iristeko eta Kopa irabazteko. Ingurunean tentsioa eta urduritasuna nabaritzen da. Dokumentalean bulegoko lana, bideo eta fisio gelan egindako lana, entrentzaileen hitzaldiak, hotela eta aldagela ikus daiteke. Taldeak historia egin nahi du. Elkartasuna eta indarra ezinbestekoa izango da. Dokumentalean bizitako finala gertutik ikusiko da.

‘Sua – Irabazi arte’ Aurkene Ariza eta Mikel Fuentes zuzendariek bideratu dute eta irailaren 27an Antonio Elorza Belodromoan ikusiko da. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!