#ELKARRION V.SARIA

Hesirik ez

VĂ­deo

Dena prest dago #ELKARRION Futbol Inklusiboaren V. Saria-rako, Real Sociedad Fundazioak antolatu duena ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) eta CIE Automotiveren laguntzarekin eta datorren maiatzaren 1ean, asteazkenean ospatuko dena Zubietako instalazioetan. Eguerdian izan da ekimen honen aurkezpena, non Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria, Luki Iriarte, Realeko Harrobiko Futboleko Zuzendaria eta Patricia Ayo, ATZEGI-ko kidea izan diren.

"Futbola, kirola eta inklusioaren festa da. Bere izenak esaten duen bezala, ELKARRION-ek onura handia egiten digu guztioi", adierazi du Andoni Iraolak. Orain dela bi urtetik hona egin den bezala, ATZEGI eta Realeko harrobiko jokalariak parte hartzeaz gain, Goierri Gorri, Intxaurdi, Ordizia eta Ostadar klub konbenituetako neska-mutilek ere hartuko dute parte. “Urteko egunik politenetakoa da”, amaitu du Iraolak.

#ELKARRION Futbol Inklusiboaren V. Sari hau 4x4ko txapelketa bat izango da, non talde bakoitzean ATZEGI-ko jokalariak eta Realeko eta aipatutako klub konbenituetako jokalariak egongo diren, nahastuta. Txapelketan parte hartzen duten guztiek baldintza berak izango dituzte eta arau berak. Modu honetan, kirol egokitua eta "normalizatutako" kirola banatzen dituzten oztopoak apurtzen dira, eta espazio komun bat sortzen da, zeinetan kirolari guztiak baldintza beretan bizikide diren. Arau bakarra, uneoro ATZEGI-ko bi jokalari zelaian egotea. Aurtengo nobedadea ‘Jon Andoni Bakerin Taldekide Onenari Saria’ da. ATZEGIko jokalari zeanren eta negua hil zenaren omenez sorturiko saria da.

Patricia Ayoren hitzetan, "persona hauen ekarpena oso handia da. Denok gara desberdin. Harro gaude Realak horrelako txapelketa eta beste hainbat ekimenengatik apostu egiteagatik”. Luki Iriartek, bere aldetik, "txapelketa hau oso garrantzitsua da gure gazteentzat. Onura handia egiten die bere formakuntzan”, aipatu du. 

*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!