Sanse bezala, Real C ere martxan da. Gure bigarren filiala lanera itzuli da gaur goizean Zubietan, aurredenboraldiko lehen egunean. Óscar Rodríguez entrenatzaile berriaren aginduetara, gazteak izerditan hasi dira z3 zelaian, kurtso honetako lehen lasterketekin.
Aurredenboraldiko lehen egun honetan ondoko jokalariak izan dira: Theo Folgado, Aritz Amenabar, Anartz Segurola, Iker Ropero, Ekain Díaz de Alda, Domenic Torres, Jon Eceizabarrena, Hugo Martín, Iker Otadui, Hodei Rodríguez, Jon Yeabsera, Pablo Arenzana, Ibai Cabo, Patxi Aizpurua, Cristian Canales, Lander Astiazaran, Asier Berzal, Santino Samuyiwa, Pablo Zubizarreta, Javi Soroeta, Gorka Carrera, Álex Fernandorena, Markel Peral, Jokin Zeziaga, Iker Ferrer, Gorka Gorosabel, Joan Oleaga, Alain Velarde eta Ákos Tompa. Dani Díaz eta Imanol Ruiz de Illa ez dira egon arrazoi ezberdinengatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin