Gure bigarren filialak 1-2 irabazi dio etxetik kanpo U.D. Mutilverari eta 9 puntu lortu dtu azken hiru partidetan. Txuri-urdinek garaipen boladarekin jarraitzen dute Mutilvan jokatutako partida bikainari esker.
Partida bi aurkarien arteko berdintasun handiarekin hasi da. Etxekoek arriskurik gabeko partida bat planteatu dute hasieran, pase bakoitza oso ondo neurtuz. Baina Mikel Llorenteren mutilak protagonista papera hartu dute, eta defentsako lerroa aurkariak baino gehiago aurreratu dute. Eta txuri-urdinak hainbat aldiz iritsi ondoren, Lizaso aurkariaren arean barneratu da eta banakako jokaldi bikain baten ondoren, donostiarrei markagailuan aurretik jartzea lortu du 33. minutuan. Golaren ondorioz, Andoni Alonsoren mutilek lerroak aurreratu dituzte eta aurkariaren arean aukera gehiago sortzen saiatu dira, baina Fragak ondo salbatu ditu erasotzaileen etorrerak. Eta nafarren zelai erdiko pase joko batekin amaitu da norgehiagokaren lehen erdia.
Bigarren zatian txuri-urdinak nagusi izan dira eta arrisku handiarekin iritsi dira aurkariaren areara. Horietako batean, 66. minutuan, Lizasok jaurtiketa bikaina egin du berriro aurkariaren area barruan, partidako bigarren gola egin eta 0-2koa jartzeko. Mutilverak, bi goleko aldeaz galduz, gora bota du taldea eta aldeko penaltia lortu ahal izan du 89. minutuan, Ayensa kapitainak ongi jaurti eta sartu duena. Golak partidan sartu ditu, baina ez dute gehiagorako denborarik izan eta markagailua 1-2 itxi da.
Bederatzi puntutik bederatzi gure bigarren filialarentzat, jokatutako azken hiru partidetan. A ze bolada! Datorren astean Zubietara itzuliko dira Cirboneroren aurka jokatu eta bide onetik jarraitzen saiatzeko. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
U.D. Mutilvera: Elias, Perez, Mahugo, Motovu, Iratxo, Sadava (Goñi, 85. min.), Ayensa (kap.), Yoldi (Bujanda, 75. min.), Jaime, Jesus (Franchez, 65. min.) eta Sola (Soroa, 75. min.).
Real Sociedad C: Fraga, Rupérez, Beitia, Larrañaga (kap.), Agote (Almandoz, 67. min.), Zubelzu (Arzak, 60. min.), Gibelalde, Lebarbier, Lizaso (Arruti, 82. min.), Glez. de Heredia (Merino, 60. min.) eta Orobengoa.
Golak: 0-1: Lizaso, 33. min. 0-2: Lizaso, 64. min. 1-2: Ayensa, 89. min.
Epailea: Carralero Calvo. Etxeko Solari eta kanpoko Gibelalde, Lebarbier eta Beitiari atera die txartela.