Sanse 2-0 Atlético Baleares

Hirunaka

Vídeo

Sansek 2-0 irabazi dio Zubietan Atletico Balearri, partida bikain batean. Topaketaren zati handi batean nagusi izan dira eta hirugarren partidaz jarraian atea hutsean mantendu dute.

Bisitarien eraso arriskutsu batekin hasi da topaketa. Pastranaren erdiraketa bikain bati esker, Dioni aurrelariak atera errematatu du, baina zutoinak gola eragotzi du. Etxekoak jokoa baretuz eta baloi jabetza iraunkorrak eginez erantzun dute. Txuri-urdinen lehen aukera 16. minutuan iritsi da, Kortajarena eta Martonen arteko pase on batzuen ondorioz oiartzuak ate aurreko jaurtiketa batekin amaitzeko aukera izan du, baina aurkariaren defentsak ondo urrundu du baloia. Jarraian, etxekoek beste eraso on bat gauzatu dute, Gabilondok Aguirreri egin dion erdiraketa on baten bidez, baina erasotzaileak ez du eroso errematatu eta baloia kanpora joan da zutoinetik urratuta. 37. minutuan, etxekoen arearen ertzean egindako falta baten ondorioz, Dionik atera egin du jaurtiketa, baina Marrerok esku ikaragarria atera du baloia urruntzeko. Eta lehen denbora kanpokoen baloi jabetza batekin amaitu da, kontrako zelaian.

Bigarren zatia ezin indartsuago hasi da. Kontraeraso bat, Kortajarena buruan zuela baloia eramanez, Martonen jaurtiketa batekin amaitu da, baina baloiak ez du aterik ikusi. Partidako aukera argienetako bat 55. minutuan iritsi da, Gomezek hegaletik gidatu du baloia eta erdiraketa on bat jarri dio Aguirreri. Honek ate aurrean errematatu du ezkerrez, baina aukera zutoina ukituz joan da. Hegaleko atzelari txuri-urdinek eraso lan handia egin dute bigarren zatian, bai Gomezek eta bai Gabilondok hegaletik etengabeko barneraldiak egin dituzte aurkariaren area barruan. Sanse izan da nagusi bigarren zatiaren hasieran, aldeko hainbat erasorekin eta kontrako erasorik gabe. Gomezek beste aukera on bat izan du 71. minutuan, Renek ondo urrundu duen ate aurrean egindako jaurtiketarekin. Jordi Rogerren mutilen lehen jaurtiketa 78. minutuan iritsi da, area ertzetik aurrelariaren jaurtiketa batekin, baina Marrerok arazorik gabe hartu du baloia. Eta 84. minutuan, kanpokoen arean banatutako baloi batek Gomezen oinetan amaitu du, ezkerrez tiro egin dezan. Pilotak sarean bukatu du zutoinean jo ondoren, 1-0ekoa jartzeko markagailuan. Eta kanpokoen lerroak aurreratuta, txuri urdinek kontraeraso bikaina aprobetxatu dute Lespinassek 2-0ekoa egiteko, markagailua itxiz.

Hirugarren garaipena jarraian Play-off postuetan jarraitzeko. Bigarren zatiko nagusitasuna argia izan da eta donostiarrek ondo aprobetxatu dituzte aukerak. Datorren astean Bartzelonara bisitatuko dute Sabadellen aurka jokatzeko. Aupa Sanse!


Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Cantero (Ezkurdia, 81. min.), Gómez, Gorrotxategi, Glez. de Zárate (Dadie, 81. min.), Kortajarena, Teijeira (Garrido, 54. min.), Aguirre (Lespinasse, 68. min.) eta Martón. 

Atlético Baleares: René (kap.), Laure, Jaume (Olaortua, 63. min.), Sibille, Forniés, Alfonso (Ramos, 68. min.), Petcoff, Miguelete, Rodriguez (Canario, 63. min.), Pastrana eta Dioni 

Golak: 1-0: Gómez, 84. min. 2-0: Lespinasse, 88. min.

Epailea: Fuente Martín. Etxeko Teijeira, Cantero, Lespinasse eta Kortajarena, eta kanpoko Pastrana eta Forniesi atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!