EUROHOCKEY CLUB CUP FINAL: AH&BC AMSTERDAM - REAL SOCIEDAD (16:15)

Historia egin dute; orain, legenda izan nahi dute

Zailago oraindik. Bi egunetan David Goliathen aurkakoa errepikatu. Pronostiko guztiak hautsi eta finalera iritsi. Realeko lehen Europako finalean. Hori da, 110 urte eta gero, jokalari gaztez osaturiko taldeak lortu duena esfortzu, sakrifizio eta joko onari esker, hankaz gora jarriz Europako belar hockeyko ordena. Lehenbizi Bielorrusiako txapelduna gainditu zuten eta finalerdietan Alster boteretsua menderatu. Zenbat eta erronka handiagoa, gero eta ausardia handiagoa. Ezer ez die beldur ematen, atzera botatzen. Gaur, zita handi bakoitzean bezala, legendan sartzeagatik egingo dute borroka. Inoiz lortu ez den balentria lortzeko.

Atzokoak aurrekaririk ez badu, gaurko egitekoa are eta zailagoa da. Parean AH&BC Amsterdam izango dute. Gainera, talde holandarrak bere zaleak izango ditu bultza eta bultza, finala bere zelaian jokatzen baita, Wagener Stadion politean alegia. Aurretik ordubete. 60 minutu Europa osoari erakusteko Reala menderatu nahi duen taldeak ehun aldiz kolpatu beharko dituela donostiarrek lurra ukitzeko. Bestela, hor egongo dira gureak amets ahaztezina borobiltzeko. Esan diezaietela bestela Grodno eta Alsterri. Realak legendarekin hitzordua du arratsaldean, historia, emaitza dena delakoa izanda, dagoeneko egin baitute. Atxurrak gora.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!