ATLÉTICO DE MADRID – REAL SOCIEDAD (20:30)

Historiarekin hitzordua

Historiarekin du hitzordua Realak gaur gauean. Emakumezkoen taldeak Erreginaren Kopako finala jokatuko du estreinakoz. Aurrean izango dutena ez da nola nahikoa izango, Liga Iberdrolako txapeldun atera berri den Atletico de Madrid dago zain Los Carmenes futbol zelaian.


Titulu batengatik borrokatzea oso berezia da, baina ia 110 urteko historia duen talde baten beira-arasan garaikur bat jartzea aparta izango litzateke. 2004ean bidea ekin zutenengatik, gaur zelaian egongo zirelakoan amestu dutenengatik, zerutik animatzen dutenengatik. Guztiongatik. AURRERA REALA!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!