Realak bat eta huts irabazi dio FC Barcelonari gaur arratsaldean Zubieta Estadioan, historiarako partida batean. Donostiarrek munduko talderik onena mendean hartzea lortu dute norgehiagoka ikusgarri eta ia ezin hobean. Izugarria izan da.
Txuri-urdinen lehen zatia bikaina izan da. Nagusitasuna, espero bezala, kanpoko taldearena izan da, baina ia arriskurik sortu gabe. Eta horrek, aurrean nor zegoen kontuan hartuta, meritu handia du. Nabarmentzeko aukera bakarra, Brugtsek errematatu duen eta Maria Molinak modu ezin hobean atera duen erremate bat izan da. Donostiarrak arriskua sortuz joan dira minutuek aurrera egin ahala, eta, kontraeraso horietako batean, saria aurkitu dute: Emmaren hegaleko sakea, Aleixandriren eskuan jotzen duena, area barruan, eta epaileak, FVS-ren kontsultaren ostean, penaltia adierazi du. Ednak, hamaika metroetatik, ez du barkatu. Gipuzkoarrek aldea handitu ahal izan dute atsedenaldia iritsi baino lehen, Cahynovak, bigarren zutoinean, langa gainetik bidali duen korner batean. Izugarrizko lehen zatia.
Bartzelonakoek aurrerapausoa eman dute bigarren zatian. Aukerak, hori bai, ez dira sarri iritsi. Onenetako bat Grahamek izan du, Battleren pase sakon baten ondoren, baina bere errematea apur bat desbideratuta joan da. Donostiarrek ere bereak izan dituzte, areaz kanpotik Aiarak izan duena bezala, gutxigatik joan dena. Azken txanpan asko estutu dute kanpokoek, baina Realaren lana neurgaitza izan da. Paredesek pare bat izan ditu azken minutuetan, baina Arrularen eta Ednaren artean gola eragotzi dute. Azkena, Fenderren burukadaren ondoren ate barruan amaitu dena, baina baliorik gabe geratu da jokoz kanpo zegoelako. A zer nolako ahalegina eta lana. Hitzik gabe.
Hiru puntu oso garrantzitsu beti gogoratuko dugun partida batean. FC Barcelonari irabaztea ez da egunero lortzen, eta gaurkoa ospatzeko modukoa da. Ikaragarria Zubieta Estadioan bizi izan duguna. Datorren asteburuan, hitzordua RCD Espanyolen aurka etxetik kanpo. Gehiago nahi dugu. Aupa Real!!!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: J. Arrula, Lucía (Intza, min. 74), M. Molina, Florentino, Moraza (kap.), Cahynová, P. Fernández, Andreia, Emma (Arola A., min. 61), Cecilia (Aiara, min. 61) eta Edna.
FC Barcelona: Cata Coll, Aïcha (O. Battle, min. 60), Paredes, Aleixandri (Marta, min. 84), Brugts, C. Serrajordi (María León, min. 60), Alexia (kap.), Aitana, Graham, Sydney (Vicky, min. 60) eta Pina (Fenger, min. 84).
Golak: 1-0: Edna (pen.), min. 37.
Epailea: Alicia Espinosa. Txartel horia erakutsi die etxeko Morazari eta kanpoko Paredes eta Brugts-i.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin