REAL SOCIEDAD-FC BARCELONA (IGANDEA, 22:00etan)

Iganderako informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Barcelonaren arteko igandeko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (22:00etan):

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu igande honetan, 19:00etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Eskaintza adin guztietakoa izango da. Hiru guneak (Gastrogune, Haurrentzako gunea eta LG Gaming) martxan egongo dira, eta 19:30etik aurrera, Cliché pop-rock taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du bere kanta onenekin.

Egin klik hemen informazio gehiago izateko

Bazkide txartela lagatzea

Gogorarazten dizugu, igandeko 19:00ak arte, txartela klubari nahiz senide edo lagun bati laga ahal izango diozula. Lehenengo eragiketa esteka honen bidez egiten da, eta Realzale App-aren bidez txartela senide edo lagun bati lagatzen zaio. 19:00etatik aurrera ezin izango da txartela berreskuratu bi eragiketa horietako bat egin baduzu.

Sarrera infantil txartelarekin

“Gaueko partida”tzat jotzen denez, heldu batek infantil txartelarekin sartu ahal izango da. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ karneta ere erabil daiteke.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 21:00etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Garaiz etorri

Asistentzia handia izango dela kontuan hartuta, zure sarrera arintzeko eta azken orduko pilaketak saihesteko behar den denborarekin joatea gomendatzen dizugu.

Bestalde, estreinaldirako prestatutako sorpresen artean, zure eserlekuan BM Supermekatuak babestutako ekintza baterako jarraibideak aurkituko dituzu. Parte hartzera gonbidatzen zaitugu!

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 20:00etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.

Gogoratu sarrerak agortu egin direla eta, beraz, ez dela salmentarik egongo leihatila fisikoan. Bazkideek laga dituzten eta oraindik tiketing-plataforman erabilgarri dauden eserlekuak bakarrik erosi ahal izango dira online.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala igandean 20:00etatik 22:00etara irekiko da. Jada, eskura duzu 2022-23 bilduma ofiziala, ohiko merchandisingaz gain.

Tabernak 21:00etatik aurrera egongo dira martxan, eta jatetxe-zerbitzua eskainiko dute, pizzez, ogitartekoez, kroketez eta abarrez gain; beraz, estadio barruan ere afaldu ahal izango duzu.

Bizikleten aparkalekua, 21:00etatik aurrera

Bizikleten eta patineteen aparkalekua, IBK Bikek babestua, Amara Berri ikastetxean egongo da, 21:00etatik aurrera eta partida bukatu eta ordu-erdira arte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!