Realak liga geldialdiko aste hau itxi du ohikoa ez duen ekintza batekin. Jokalariak eta staff-aren zati bat (internazionalak eta lesionaturik dauden jokalariak ezik -hauek Zubietan geratu dira lanean-) goiz-goizean atera dira Zubietatik Erniora bidean (1078 metro). Bidean hainbat realzalerekin topatu dira, hauetako asko elastiko txuri-urdinarekin, gainera. Goiz polita astea ixteko.