Ikusi ranking-a

Gaurtik aurrera, Realeko bazkideek jada kontsulta dezakete taldeen puntuazioen rankinga, antzinatasun, asistentzia eta akzio kopuruaren arabera osatua. Rankinga publikatu ondoren,  gaurtik aurrera Aitor Zabaleta Harmaileko bazkideek lehen hitzorduak jasoko dituzte posta elektronikoaren bidez. Taldeko ordezkariek eta Aitor Zabaleta Harmailean apuntatu diren banakako bazkideek jasoko dituzte.

Ondorioz, rankingean ez dira azalduko Aitor Zabaleta Harmaileko bazkideak, ezta ere Goi Tribuna Nagusian eta Goi Ekialde Tribunan mantentzen diren bazkideak.

Hurrengo astean tribuna hauetako bazkideek baieztapen posta elektronikoa jasoko dute. Ez dira ARCCO Amarara gerturatu behar izango. Hurrengo asteko erdiraldera bidaliko dira, posta elektronikaren bidez ere bai, bazkideen lehen hitzorduak. Taldeko ordezkariek eta banakako bazkideek Arccora joan eta eserlekua aukeratzeko hitzordua jasoko dute. Kluba emailak bidaltzen hasiko da progresiboki talde bakoitzaren ordezkariei zein modu indibidualean izena eman duten bazkideei, eserlekua aukeratzeko hitzorduaren data adierazteko. 

Ordezkariek bere taldeko edozein pertsonaren esku delegatu ahal izango du hitzordua. Ordezkariaren ordez hitzordura doan pertsonak bere bazkide txartela edo NANa aurkeztu beharko du. Proposatutako egunean joatea ezinezkoa bada, beste egun batzuk eskainiko zaizkio, baina lehentasuna galduko da bazkide kopuru batekiko. 

Hitzorduak astero

Horrenbestez, eserlekuak aukeratzeko prozesu honetarako hitzorduak  astero antolatuko dira, bazkide bakoitzak bere eserlekuaren antolaketa ahalik eta hoberen antolatu ahal egin dezan. Klubak aurreikusten du astean 1.000 hitzordu egingo direla, bazkideek euren eserlekua aukeratzeko. Aukeraketa, berriz, aplikazio baten bitartez egingo dute, non eserlekuaren kokalekua eta eserlekutik zelaia nola ikusten den ikusi ahal izango duten, 3Dn. 

Arcco Amaren arreta gunea

Gure bazkide guztiei erantzuteko, klubak 144 metro karratuko leku bat prestatu du Arcco Amara merkataritza guneko lehen solairuan. Prozesuari lotutako gestio guztiak Arcco Amaran egingo dira, eta, beste gai batzuetarako, bazkidearentzako arreta Anoetako bulegoan egiten jarraituko da. Arcco Amarako arretarako ordutegia ere luzatu egingo da. Astelehenetik larunbatera izango da, 9:30etik 20:00etara, etengabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!