AKZIODUNEN BATZAR OROKORRA

“Ilusio handiena dudan agintaldia da”

Vídeo

Jokin Aperribaik Akziodunen Batzar Nagusian eman dio hasiera bere hitzaldiari, zaleei bere babesa eskertuz. “37.854 bazkide ditu orain Realak, 2017an baino 13.000 gehiago. Horiek egin dute Reale Arenako erreforma arrakastatsua izatea”.

Datu ekonomikoei dagokienez, LaLigako kontratuen telebistako diru-sarreretan COVID efektuaren ondorioz izandako galera txikiek (espero ez zirenak) ez dute klubaren egoera aldatzen. Beste klub batzuekin izandako galeren aldean, azken hiru ekitaldiek 2 milioi baino gehiagoko galerak utzi dituzte batez beste, beste klub batzuen 25 milioi izan direlarik. Zehaztasun ekonomiko hauek, Nerea Aranburu kontseilariak azalutakoak, Klubaren ondare garbia (71 milioi) eta errekurtso propioak (56 milioi) “osasuntsu eta indartsu dagoen Reala erakusten digu”.

Aperribaik, halaber, kudeaketa eraginkor eta lehiakor bat mantentzearen garrantzia azpimarratu du, Realaren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko, Klubaren futbol potentziala maximizatuz, zaleak fidelizatuz eta hunkituz, eta ekonomikoki indartuz negozio-iturri berriekin.

Datozen urteetarako aurreikusitako proiektuak azaldu ditu, batzuk jada martxan, asmo handikoak eta beti hazten jarraitzeko asmoarekin. Gorabide (harrobia) Gainditu (lehen taldea) eta Izan (z7, emakumezkoen kirolerako) eraikinak eraberritzea eta handitzea, bi futbol-zelai berri sortzea (z3 eta z8) eta belar-hockeyko zelaia eraikitzea dira talde txuri urdinaren etorkizun hurbil ilusionagarrirako ezarritako helburuak.

Bestalde, Javier Igarza kontseilariak Txosten ez-finantzarioaren xehetasunak eman ditu eta Aperribayk bere interbentzioa akziodunei, bazkideei, zaleei, erakundeei eta hedabideei eskertuz bere babesagatik eta, baita ere, bere kontseiluko kideei haien leialtasunagatik eta klubeko langileei. Datozen urteei begira, “Ilusiorik handiena dudan agintaldia dela”, aitortu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!