KOPA: VALENCIA CF - REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 12:00)

Ilusioz beterik

Gure emakumezkoen taldeak aukera berri bat izango du asteburu honetan. Asteazkenean Zubietan FC Barcelonaren aurka porrota jasan ondoren, txuri-urdinek Valentzia bisitatuko dute txapelketa berri bat jokatzeko: Erreginaren Kopa.

Kanporaketa neurketa bakarrean erabakiko da eta Gonzalo Arconadaren neskek Zubietatik kanpo jokatu behar izango dute. Ilusioz beterik joango dira sailkapena lortzera. Aurkariak, Valencia CF-k, bi garaipen lortu ditu bereratzi partidatan Liga hasiera honetan. Txuri-urdinek final laurdenetara sailkatzeko aukera izango dute txapelketan aurrera egiteko. Goazen neskak!

Deialdia ondorengoa da: Quiñones, Oihana, Soldevila, N. Mendoza, Maddi, B. Beltran, Iraia, Itxaso, Chini, L. Baños, Etxezarreta, S. Olaizola, M. Cardona, N. Eizagirre, Palacios, C. Bautista Nahikari eta Manu. Baja medikoa da Sandra Ramajo.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!