Realak lurraldeko jokalarien teknifikazioarekin jarraitzen du. Aintzane Encinas teknikoa Alegia, Donostia eta Hondarribiara joan zen aurreko astean Alegia, Añorga eta Hondarribiako jokalariekin lan egiteko. Ekintza honekin, Realak klub konbenituek egunero egiten duten lanari bultzada bat eman nahi dio metodologia txuri-urdina gerturatuz.