SANSE-REAL ZARAGOZA (OSTIRALA, 21:00)

Informazio erabilgarria

Sanse eta eta Real Zaragoza taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar 21etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 20etan irekiko dira. Sanseko partidetan tribuna bakoitzeko ate bat irekiko da (1, 5, 10, 11 eta 16. ateak).

Goiko eraztuneko bazkideentzako gomendioa

Jokalariek ikusleen babesa ahalik eta gertuen sentitzea nahi dugu. Horregatik, Sanseren partidak Reale Arenaren beheko eraztunean ikusteko eskaera egin diegu goiko eraztuneko bazkideei. Aldez aurretik eskertzen dugu zure aurretiko jarrera.

Bazkidearentzako arreta eta sarreren salmenta

Atano III.a pilotalekuaren parean dagoen Reale Arenako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak 19etatik aurrera egongo dira martxan, partida honekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.

Bazkide ez bazara eta Sanseko partidara joan nahi baduzu txarteldegian bertan erosi ahal izango duzu sarrera. Hemen duzu ere sarreren salmentaren esteka.

Reale Arenako denda eta tabernak

Estadioko denda 10etatik 21etara egongo da zabalik. Bestalde, estadioko tabernak martxan egongo dira ateak irekitzen direnetik (20:00) eta ohiko barra zerbitzua eskainiko da.

Bizikleten aparkalekua

Aste barruan jokatuko denez, Sanseren partidan, ez da bizikletentzako aparkalekurik egongo Amara Berri ikastetxean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!