Hemen duzu Realaren eta Real Betisen arteko partidako informazio erabilgarria (16:15):
15:15etan, Aitorren monolitoaren ondoan
Omenaldia 15:15etan hasiko da bere omenezko monolitoaren ondoan, hain zuzen ere bere izena daraman tribunaren alboan (14. atea). Bultzada lagunarteak antolatua den eskaintza honetan, hainbat pertsona ospetsuk hartuko dute parte, zaleekin eta hurbileko senideekin batera.
Sakatu HEMEN informazio gehiagorako
Denboraz iritsi zelaira eta ez joan partidaren amaierarekin batera
Reale Arenan ere gogoratuko dugu, bai partida hasi aurretik eta baita amaieran ere. Horregatik, guztiok parte hartu ahal izateko omenaldian, denboraz joatea gomendatzen dizugu eta baita, partidua amaitzean, zelaian geratzea minutu gutxi batzuz, gure sinbolo handienetako batek merezi duen bezala agurtzeko eguna.
Jostailu bilketa
Estadioaren inguruetan 3 bilketa-gune jarriko dira, zale guztiek kausa horretan lagundu ahal izan dezaten eta horretarako jarritako karpetan jostailu berri bat emanez lagundu dezaten. Ezinbestekoa da jostailua berria izatea, ume bat bera ere egun berezi honetan desberdin senti ez dadin. Jostailu bilketa 14:45ean hasi eta 16:15ak arte luzatuko da.
Sakatu HEMEN informazio gehiagorako
Keler Espazioa
Keler Espazioak ateak irekiko ditu, 15:15etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan.
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 15:15etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Bazkideentzako Arreta Bulegoa
Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 14:15etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 14:30etatik 16:15etara eta 18:15etatik 19:15etara irekiko da. Tabernak 15:15etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Bizikleten aparkalekua
Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 15:15etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.
*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf