SANSE-CD TENERIFE (LARUNBATA, 16:00)

Informazio erabilgarria

Sanse eta eta AD Tenerife taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar 16etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 15:00etan irekiko dira. Sanseko partidetan tribuna bakoitzeko ate bat irekiko da (1, 5, 10, 11 eta 16. ateak).

Osasun neurriak

CoVID-19a gure artean dago oraindik. Horregatik, osasun neurriak betetzen jarraitu behar dugu (musukoa beti jantzita, zure eserlekuan ez kontsumitzea, osasun garbitasuna…).

Goiko eraztuneko bazkideentzako gomendioa

Jokalariek ikusleen babesa ahalik eta gertuen sentitzea nahi dugu. Horregatik, Sanseren partidak Reale Arenaren beheko eraztunean ikusteko eskaera egin diegu goiko eraztuneko bazkideei. Aldez aurretik eskertzen dugu zure aurretiko jarrera.

Bazkidearentzako arreta eta sarreren salmenta

Atano III.a pilotalekuaren parean dagoen Reale Arenako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak 14:00etatik aurrera egongo dira martxan, partida honekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.

Bazkide ez bazara eta Sanseko partidara joan nahi baduzu txarteldegian bertan erosi ahal izango duzu sarrera. Hemen duzu ere sarreren salmentaren esteka.

Reale Arenako denda eta tabernak

Estadioko denda 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Bestalde, estadioko tabernak martxan egongo dira ateak irekitzen direnetik (15:00) eta ohiko barra zerbitzua eskainiko da.

Bueltan da bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua bihar egongo da berriro martxan Amara Berri ikastetxean 15:00etatik aurrera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!