SALZBURGORAKO BIDAIA

Informazio garrantzitsua zaleentzat

Datorren egunetan zale askok Salzburgora joko dute. Hori dela eta, Realak ondorengo informazioa nabarmendu nahi du Austriara joango direnentzat:

- Sarrerak: Segurtasun arrazoiak direla eta, realzaleak zelaira sartzea ahalbidetzen duen modu bakarra Realari erositako sarrerekin dela. Sarrerak beste modu batean erosteak sartzerako arazoak edo ez sartzeak eraman dezake.

- Meeting point: bilkura puntua Franz Josef Kai kalea izango da, Museusmsplatz kalearen altueran. Erdigunean dago, gune historikotik oso gertu eta Salzach ibaiaren ondoan.

Ostegunean, partida egunean, zaleak 18:00tan geratuak dira Franz Josef Kai kalean. Momentu horretatik kalejira hasiko da estadiora. Hiriko trafikoa moztu egingo da zaleek ibilbidea oinez egin ahal dezaten eta 45 minutuko iraupena izatea espero da.

- Estadiora sarbidea: Partidarako sarrerarekin doan izango da estadiorako garraio publikoa. Gomendioa partida hasi baino 90 minutu lehenago estadioan egotea da. Bertara sarrera tornoen bitartez egiten da eta miaketa zorrotzak egingo dira. Erretzea posible da estadioan.

-Zelaian sar ez daitezkeen gauzen zerrenda: Janaria ezin da sartu, baina ateen inguruan kiosko batzuk daude janaria eta edariak erosteko.

Giro tresneria, pankartak, bandera handiak eta bonboak, bakarrik sartu ahal izango dira baimena eskatu eta gero, eta banderen makilak gehienez 1,3 metro luzera eta 2 zentimetro diametro izan ditzakete.

Estadiora joera arrazista edo diskriminatzailea duten materiala eta arropa, baita propaganda erradikala ere, estadiora sartzea debekatuta dago. Sar ez daitezkeen gauzen zerrenda: Edari ontziak, egurrezko eta metalezko punta duten aterkiak, zelaira botatzeko arriskua duten gauzak, labanak, botilak-irekitzeko gailuak, gaseko klaxonak, giltzatako handiak, pilak, azkazalak margotzeko poteak, burdinazko edozein tamainako piezak, harriak, termoak, kolonia eta perfume poteak, edozein motako kaskoak, umeen kotxeak, kateak, pirotekniako edozein gauza, animaliak.

Trenak Munich eta Salzburgo bitartean: Munichetik Salzburgora joateko trenen tiketa azkarren hartzea gomendatzen da. Partida ostean ez dago trenik (hurrengo trena ostiraleko 4etatik aurrera).

https://www.meridian-bob-brb.de/uploads/bb/schedule/81/fahrplan-10-12-2017-19-05-2018-munchen-hbf-rosenheim-salzburg-hbf.pdf

Informazio gehiago: www.meridian-bob-brb.de   www.transdev.de

Informazio interesgarria

ERIETXEAK

Unfallkrankenhaus Salzburg
DR. Fraz Rehrl Platz 5
5010 Salzburg
Tel.: +43 5 93 93 44000

Landeskrankenhaus Salzburg - Universitätsklinikum der Paracelsus Medizinischen Privatuniversität
Müllner Hauptstrasse 48
5020 Salzburg
Tel.: +43 5 72550

POLIZIA

Polizeinspektion Rathaus (Ayuntamiento)
Rudolfskai 2
5020 Salzburg
Tel.: 0043 059133/55 88100
E-mail:  [email protected]

Polizeiinspektion Stadion (Futbol zelaian)
Stadionstrasse lado oeste
Tel.: 0043 059133/50

ENBAXADAK:

Munich:

Telefonoa: 089 99 84 790 edo 49 89 99 84 79 26
E-mail: [email protected]

Viena:

Webgunea:

http://www.exteriores.gob.es/Embajadas/VIENA/es/Embajada/Paginas/HorariosLocalizacionContacto.aspx

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!