Kirol plataforma berria

IQONIQ, babesle nagusi berria

Vídeo

IQONIQ izango da Realaren babesle nagusia denboraldi honetan (2020-2021), eta kamisetaren aurrealdean agertuko da (Europan eta etxeko txapelketetan). Reale Arenan Real Madrilen aurka jokatutako norgehiagokarekin batera estreinatu da akordioa.

IQONIQ

IQONIQ kirol eta entretenimendu edukien behin betiko plataforma izateko jaio da, zale txuri-urdinei inoiz ikusi ez den ekosistema bat emanez, non esperientzia sakonago eta atseginago batez gozatu ahal izango duten, euren idoloengana hurbilduz.
Plataforma honi esker, gure zaleek eduki esklusiboa izango dute: jokalariekin zuzeneko txatak... Sari izugarriak irabazteko aukera ere izango dute: Reale Arenan jokatzeko aukera, jokalarien merchandising-a, etab.
Kazim Atillak, IQONIQ enpresako CEOak, hurrengoa azaldu du: "Oso pozik gaude akordio honekin. Reala LaLigan dugun lehen bazkidea da. Zaleekiko harremana sustatzeko eta sakontzeko irtenbide berriak eta berritzaileak emateko konpromisoa hartu dugu, eta klub erreferente batekin elkartzeak gure lehen harreman-gunea eskaintzen digu Espainian, hedapen globalarekin jarraitzen dugun bitartean. Zaleei esperientzia pertsonalagoa eta atseginagoa eman nahi diegu".

"Ilusioz beteta"
"Harro eta ilusioz beteta gaude IQONIQ-ekin lortutako akordioarekin. Hazten laguntzen digu. Esperientzia polita izango da, eta aliantza honek bioi laguntzen digu. Nazioartean ere hazteko baliagarria da", adierazi du Jokin Aperribay Realeko presidenteak. "IQONIQ laster egongo da eskuragarri, eta esperientzia berri hau probatzera animatzen ditugu zale guztiak".

Informazio gehiago IQONIQ plataformari buruz hemen

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!