Gure bigarren taldeak garaipen izugarria lortu du gaur eguerdian Zubietan Deportivo Abanca B-ri 5-0 irabazita. Horrela, laugarren garaipena jarraian lortu du, txuri-urdinek hasieratik amaierarara arte menderatu duten norgehiagoka batean.
Donostiarrak nagusi izan dira hasieratik eta berehala iritsi da lehenengoa. Murillok pase ezin hobea eman du Carlota Chacón bakarrik uzteko eta errioxarrak ez du barkatu atea hutsik zuela markagailua irekitzeko. Donostiarrek erasoan jarraitu dute eta, Carrerak jaurritako korner bat atera ostean, Azpirotzek buruz egindako erremate bikain batekin bigarrena sartu du. Minutu gutxi batzuk geroago, Etxebestek erdiraketa on bat jarri du eta Murillok hirugarrena egin du takoizko erremate ikusgarri batekin.
Atsedenaldiaren ostean, erritmoa apur bat jaitsi dute, baina txuri-urdinek neurketaren jaun eta jabe izaten jarraitu dute. Azken minutuetan, Arrondok laugarrena sartu du, eta amaierarako bi minutu falta zirenean, Etxartek bosgarren gola egin du partidari amaiera bikaina emanda. Garaipen sendoa gure bigarren taldearentzat, oso sasoi onean dagoela ziurtatzen duena. Hurrengo jardunaldian Athletic Club B izango dute aurkari bolada positibo hau luzatzeko helburuarekin. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad B: Berganza, Etxeberria (Losada, min. 46), Esteberena, Azpirotz, Etxebeste (kap.), Carrera (Etxarte, min. 68), Arrondo, Aranburu (Arrondo, min. 78), Isasisasmendi, Chacón (Mugabure, min. 58) eta Murillo (Urdampilleta, min. 58).
Deportivo Abanca B: Antía, Barreda, Noe, Sonso (Karla, min. 82), L. Mariño, Michi A., Valbuena, Carmen (kap.) (Otero, min. 46), S. Cercido, Emma eta Corros (Sande, min. 73).
Golak: 1-0: Chacón, min. 10; 2-0: Azpirotz, min. 18; 3-0: Murillo, min. 21; 4-0: Arrondo, min. 82; 5-0: Etxarte, min. 88.
Epailea: Nerea Rebollo. Txartel horia atera die kanpoko Valbuena, Otero, Emma eta Sanderi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin