Real Sociedad - Girona FC

Irribarre egin #RSFanExperience-kin

Vídeo

Barrea da, zalantzarik gabe, sendagairik onena. Igande honetan inoiz baino gehiago irribarre egingo duzu #RSFanExperience-kin. Girona FC-ren aurkako partida baino lehen, Realaren FanZone guneak adin guztietarako beste berritasun bat estreinatuko du. Bostetatik aurrera, Algaraklown Elkarteak bere klowns-talde dibertigarria ekarriko du.

#RSFanExperience ekintzaren antzezlekua azken bi jardunaldietako berdina izango da: Amara Berri ikastetxeko patio estalia, Anoetatik hurbil dagoena. Algaraklown elkarteaz gain, bereziki txikien artean hain harrera ona duten ohiko jarduerak ez dira falta izango: jolasak, musika, margo-tailerrak,…

Irribarreekin sendatuz

Algaraklown Elkartea, GKE donostiarra da eta zortzi clowns (pailazoak) osatzen dute. Beraien aisialdian Donostiako ospitaleko pediatriako unitatean ospitaleratuta dauden umeak bisitzatzen dituzte. Astean bitan, boluntarioak identitateaz aldatzen dira erdiko eta luzeko iraupeneko gaixotasunak sufritzen dituzten umeei ospitaleko egonaldia arintzeko.

Bere saio barregarriekin, Algaraklown elkarteak bere denbora ilusioaren eta fantasiaren munduarekin konektatu nahi duten pertsonekin partekatzen du. Modu horretan, ospitaleratzearen impaktua txikiagotzen du. Igande honetan, tarte batez ospitalean egiten duten lan goresgarria alde batera utziko dute familia txuri urdin guztiari irribarreak oparitzeko.

Azken #RSFanExperience ikusi nahi al duzu?

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!