EA SPORTS-en lehiaketa ofiziala

Izena eman eLaLiga Santanderreko Draft-ean

Dena prest dago eLaLiga Santanderreko hirugarren denboraldirako, Espainiako EA Sports Fifa 2020 Global Series lehiaketa ofiziala. Aurtengo edizioan, LaLiga Santanderreko eta LaLiga SmartBankeko 33 klubek hartuko dute parte.

Realak PS4-ean parte hartuko du eta, horregatik, ordezkatuko duen hautagai baten bila dabil. Pertsona hori, aurten nobedadea den, on-line Draft txapelketan aukeratuko da. Txapelketa urtarrilaren 29tik 31era jokatuko da.

Zorioneko pertsona bazara, klub txuri urdinaren ordezkari izango zara aurrez aurreko eta on-line txapelketetan. Final handia maiatzean jokatuko da. 100.000 euro gorakoak izan daitezkeen sariak egongo dira, zure taldearen koloreak harrotasunez erakusteaz gain.

LaLiga eta Electronic Arts (EA Sports) taldeen arteko elkarlanari esker, 'eLaLiga'ko hirugarren denboraldian dagoeneko, izena eman duten 4.400 pertsona baino gehiago daude LaLiga Santander eta LaLiga SmartBank kluben online sailkapenean lehiatzeko.

Draftean parte hartzeko izena eman dezakezu LaLigak prestatu duen orrian (www.elaliga.gg). Web-orri hau, izena emateko tresna gisa erabiltzeaz gain, lehiaketa osoan zehar eguneratutako informazio iturrietako bat ere izango da.

Otsailaren 15ean, txapelketari hasiera emago dion Kick Off-a izango da Madrid-en, eta, bertan, LaLiga Santander eta LaLiga SmartBank taldeetako ordezkariek beraien lehenengo puntuak irabazi ahal izango dituzte, txapelketako sailkapen orokorrari begira.

Une horretatik aurrera, bi online txapelketa egongo dira, non jokalariek www.elaliga.gg bidez izena eman ahal izango duten. Apirilean Barcelonan ospatuko den aurrez aurreko bigarren txapelketara (Mid Season) iristeko lehiatuko dira.

Apirilean hirugarren online txapelketa ospatuko da eta maiatzaren 9an, Madriden, Espainako EA SPORTS™ FIFA 20 Global Series txapelketa ofizialaren final handia ospatuko da, non hirugarren denboraldi honen txapelduna ezagutuko den.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!