Datorren igandean, urtarrilaren 16an, Realak FC Bartzelona liderra hartuko du Zubietako z7 zelaian (12:00tan).
Partidak sortzen duen interesa eta edukiera mugak direla eta (800 ikuslek izango dute z7ko harmailetara joateko aukera), gure bazkideak bakarrik sartu ahal izango dira, baina aldez aurretik erreserba-formularioa bete beharko da. Era berean, gure bazkideei sarrera lehenesteko, ez da sarrerarik salduko neurketa honetarako.
Prozesua iazkoaren berdina izango da. Bazkide izanik, zure eserlekua gordetzeko, aldez aurretik eman beharko duzu izena. Bazkideentzako erreserba formularioa bihar, osteguna, goizeko 10etan aktibatuko da eta larunbatean itxiko da eguerdiko 12:00etan.
Bazkideen eserlekuak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Formularioa bete eta bidali ondoren, izena eman duen bazkideak berrespen-mezu elektroniko bat jasoko du, eta z7ko atean aurkeztu beharko du partida egunean. Bihartik aurrera (10:00) izena eman ahal izango duzu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin