Jokin Aperribay Realeko presidentea, Nerea Aramburu kontseilaria eta Jose Luis Martinez abokatua Reale Arenako prentsa aretoan izan dira gaur goizean, datorren abenduaren 14ko Akziodunen Batzarrari buruzko datu garrantzitsuak azaltzeko.
20-21 ekitaldiko kontuak 4,5 milioi euroko balantze negatiboa utzi dute, pandemiarik ezean 8,2 milioi euroko balantze positiboa utziko lukeena, minimoen kalkulu baten arabera. 21-22ko aurrekontuari begira, administrazio-kontseiluak 133 milioi euroko gastuak eta 136 milioi euroko diru-sarrerak aurkeztuko ditu.
Presidenteak adierazi du pozik dagoela aurkeztuko ditugun kontuekin. Ondare garbiak 77 milioi eurokoa izaten jarraitzen du. Reala indartsu dago eta iraunkortasuna eta kaudimen ekonomikoa ditu, are gehiago pandemia eta beste klub batzuekiko konparazioa kontuan hartuta. Eta, gainera, ilusioa pizten duen eta oraindik bere mugak ezagutzen ez dituen talde bat edukita.
Amaitzeko, Aperribayk honako hau adierazi du: "Gure ustez, urtean zehar izan ditzakezun emaitzak ezagutzearen zuhurtasuna eta kudeaketaren eraginkortasuna uztartzeak lagunduko dio Realari guztiok nahi ditugun kirol-emaitzak lortzen".
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin