SANSE 2-0 CD ELDENSE

Kategoriako estreinaldia

Vídeo

Sansek Lehen RFEF mailan emaitza ezin hobearekin debuta egin du, Zubietan CD Eldenseri bi eta huts irabazi ostean neurketa oso serio batean.

Lehen zatia oso parekatua eta lehiatua izan da, txandakako nagusitasunarekin eta gol aukera argi gutxirekin. Alacanteko taldeak hobeto hasi du norgehiagoka, jabetzaren jabe izanik eta zelaian hobeto finkatuta. Lehen aukera Alex Marreroren ezkerkada urrun batekin iritsi da. Ordu erdiko jokoa bete baino pixka bat lehenago iritsi da kanpokoen artean onena, Alex jokalariaren ezkerkada berri batekin, oraingoan faltaz, eta Marrerok atepean atera du. Txuri-urdinak hobeto sentitu dira minutuek aurrera egin ahala, eta jokaldi arriskutsuena Gabilondoren bitartez etorri da. Erdiraketa area inguruan ibili da, baina ez du errematatzailerik aurkitu. Aukera gutxi eta golik ez atsedenaldian.

Kanpokoek arriskua sortu dute berriro partida hasi eta berehala, baloiak jokalari txuri-urdin batean jo eta Marrerok azken momentuan aldentzea lortu duen erremate batekin. Golak, ordea, Sansek sartu ditu,aldez aurretik abisatu gabe. Aranbarrik burukatu du falta jaurtiketa bat, Gonzalez de Zaratek errematea egitea lortu du eta aldaratzea Martonek aprobetxatu du atezaina behetik gainditzeko. Eta handik gutxira bigarrena, Martinen falta zuzen batekin, hesian jo ondoren, barrura joan dena. Bi jokaldi puntualetan, baina eraginkorrak izanik eta beraien unea aprobetxatuz. Azken ordu erdian Alacanteko taldeak aldeak murrizteko aukerak sortu ditu, baina asmatu gabe.

Denboraldia ahalik eta ondoen hasita. Partidarik onena egin gabe, baina praktikoak izanik eta neurketara aurkaria baino hobeto egokituz. Hiru puntu, gure filialak denboraldi hasiera honetan duten konfiantza indartzeko. Datorren asteburuan La Planilla bisitatuko dute CD Calahorrari aurre egiteko.

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Ezkurdia, Gómez, G. de Zárate (Gorrotxategi, min. 83), Olasagasti, Kortajarena (Marín, min. 59), Martín (Dadie, min. 71), Magunazelaia (Zoilo, min. 83) eta Martón (Agirre, min. 71).

CD Eldense: G. Vallejo, Toni Abad (Estacio, min. 80), Pajarero (kap.), Diego González (Pedro Capó, min. 80), Álex M., Núñez, Clemente, S. Ortuño (M. Soberón, min. 54), Cris Montes (Luque Jr., min. 63), F. Carnicer (C. López, min. 63) eta Nieto.

Golak: 1-0: Martón, min. 49; 2-0: Martín, min. 58

Epailea: López Parra. Txartel horia erakutsi die etxeko Kortajarenari eta kanpoko S. Ortuño, Núñez, Diego González, F. Carnicer, Luque Jr. eta C. Lópezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!