Realak huts eta bat galdu du Rayo Vallecanoren aurka, nahiz eta ziurrenik ez duen porrota merezi izan. Kanpokoek, aldiz, ate aurrean asmatu dute hiru puntuak eskuratzeko.
Lehen zatian ez da aukera handirik izan. Txuri-urdinek, Batallak gelditutako bolea batean, eta Guedesek, gora bidalitako jaurtiketa batean, abagune onenak izan dituzte. De Frutosek Remiro atetik kanpo zegoela aprobetxatu nahi izan du, etxekoen akats baten ondorioz. Gauza gutxi lehen zati honetan.
Bigarren zatia askoz gehiago mugitu da. Oyarzabalen ezkerkada batekin hasi da, atezainak urrundu behar izan duena. Rayok gutxigatik kanpora joan den Chavarriaren errematearekin erantzun du. Oyarzabalek berak Sergioren taldea aurreratu ahal izan du, baina azken errematea defentsak desbideratu du. Azken minutuetan aurrea hartu dute madrildarrek Pacha Espinoren golari esker. Kolpe horri ezin izan diete donostiarrek erantzun.
Azken partidetako sentsazio onak ezerezean geratu dira gaurko porrotarekin. Abiapuntura itzultzera. Bi aste orain porrota hausnartzeko. Hau amorrua.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Ćaleta-Car, Sergio Gómez, Gorrotxa, Soler (Take, min.61), Brais Méndez (Marín, min.80), Barrene (Karrika, min.80), Guedes (Sučić, min.61) eta Oyarzabal (kap).
Rayo Vallecano: Batalla, Andrei, Lejeune, Pathe Ciss, Pepe Chavarría (Jozhua, min.71), Unai López, Óscar (kap), Isi (Díaz, min.66), Álvaro (Fran Pérez, min.46), De Frutos (Nteka, min.77) eta Alemao (Pacha, min.77).
Gola: 0-1: Pacha, min.84.
Epailea: José Luis Guzmán. Txartel horia erakutsi die etxeko Solerri eta kanpoko Isi eta Lejeuneri.
Ikusle kopurua: 31.189 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin