Realak bere haserrea adierazi nahi du datozen hamar egunetan jokatu beharko dituen partiden ordutegiak direla eta
.Ez dugu inondik inora ere ulertzen Villarrealen aurkako partida, LaLigako hemeretzigarren partidari dagokiona, urtarrilaren 13an, hau da, datorren astelehenean jokatzea. Kopako txapelketako “Fair play” delakoaren faltsutzea iruditzen zaigu. Erabaki hau ulertzea oso zaila da.
Bestalde, hogeigarren jardunaldiaren ordu aldaketa ulertzea ere oso zaila egiten zaigu. Partida urtarrilaren 19an zegoen finkatuta, arratsaldeko 18:30ean eta ondoren, egun bereko 21:00etan jokatzeko aldaketa egin dute. Donostian eta Azpeitian, urtarrilaren 19a urteko gau berezienetako bat da, eta noski, festa hau ospatzen duten donostiar eta azpeitiar guztientzat ere bai, dauden lekuan daudela. Saiatu gara partida hasiera batean LaLigak berak finkatutako orduan mantentzen lortzea, baina ezinezkoa izan da.
Gure konpromisoa erakutsi nahi dugu LaLigarekin kolaboratzen duten erakunde guztiekin (telebistako operadoreak, babesleak...) eta telebistako ordutegiekin ditugun betebehar guztiak betetzeko, baina zaletuen eta LaLigari elkartutako kluben garrantzia gogorarazi nahi dugu. Futbola pertsonengandik urruntzen duten erabaki guztiak oso kaltegarriak iruditzen zaizkigu, eta, ikuspegi horretatik, oso deigarria da LaLigak erakutsitako sentsibilitate falta.