2014an harreman komertzial bat hasi eta gero, Realak eta adidasek beraien arteko kontratua ez berritzea erabaki dute. Denboraldi hau amaitu eta gero adidas jada ez da Realaren hornitzaile ofiziala izango. Erakunde txuri-urdinak eskerrak ematen dizkio adidasi azken lau urteetan egindako lanagatik eta eskainitako dedikazioagatik
2018-19 denboralditik aurrera, Macron izango da Reala janzteaz arduratuko den etxea. Erakunde txuri-urdina akordio batera iritsi da italiar enpresarekin, hurrengo hiru denboraldietarako. Europako 16 liga nagusietan egindako azterketa baten arabera, Macron, dagoeneko, europar klubek gehien nahi duten hirugarren kirol arroparen firma da.
Bolognan kokatuta, Macron kirol enpresak 45 urte baino gehiagoko esperientzia dauka. Futbolaren munduaz gain, Italiako etxeak kontinente guztietako kirol klubak janzten ditu. Macronen arrakastaren oinarrian bere produktuen kalitatea dago, izan ere, gero eta gehiago asebetetzen ditu kirola praktikatzen dutenen eskakizunak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin