AKZIODUNEN BATZAR OROKORRA

Kontseilari proposamena bere izendapenerako

Hilaren 29ko Akziodunen Batzar Orokorrak REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, S.A.D. sozietatearen Administrazio Kontseiluko kideen kargu-uztea eta izendapena izango du gai-zerrendako laugarren puntu gisa, eta Estatutu Sozialen 22. artikuluaren araberako kopurua zehaztuko du.

Egungo Administrazio Kontseiluak 14 pertsona hauek proposatuko ditu izendatzeko:

Jokin Aperribay

Fermín Altuna

Nerea Aramburu

Maite Azcoaga

José Ramón Fernández de Barrena

Joseba Ibarburu

Javier Igarza

Ángel Oyarzun

Alex Pereda

Jesús Ruiz

Ignacio Serrats

Mikel Ubarrechena

Joseba Ucin

Alex Uranga

 

Egungo Administrazio Kontseiluari dagokionez, aldaketa bat gertatu da. Aitor Mendibilek, azken 14 urteetan txuri-urdinen kontseilari izan denak, Kontseiluko kide izateari utziko dio, eta, haren ordez, Joseba Ucin proposatuko du. 43 urteko donostiarra, Ucin Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta gaur egun Ucin Aluminio SAko kontseilaria da.

Realak eskerrak eman nahi dizkio Aitor Diaz de Mendibili kontseilari lanetan egondako denboran egindako lanagatik. Eskerrik asko.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!