Akziodunen Batzar Nagusia

Kontseiluarengan konfidantza berretsi du

Realeko akziodunek bere konfidantza berretsi dute Administrazio Kontseiluarengan arratsaldean telematikoki egindako Akziodunen Batzar Orokorrean. Ehuneko 99a baino gehiagoko botuak alde edukita bozkatu diren lau puntutan, akziodunek 19-20ko kontuak, 20-21eko aurrekontua eta Anoeta Estadioaren berrikuntzaren inbertsio eta finantziazioaren aktualizazioa onartu dute. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 32,66ak hartu du parte.

Horrela joan dira bozketak:

Lehena: 2020ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak aztertzea (Balantzea, Galera eta Irabazien kontua, Memoria, Ondare garbiaren aldaketen egoera orria eta Eskudiruzko fluxuen egoera orria) eta, hala badagokio, onartzea, baita ekitaldi horren kudeaketa soziala eta emaitza aplikatzeko proposamena ere.

- Alde: 99,88%
- Kontra: 0,11%
- Abstentzioa: 0,01%

 

Bigarrena: 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua aztertzea eta, baldin badagokio, onartzea.

- Alde: 99,62%
- Kontra: 0,34%
- Abstentzioa: 0,03%

 

Hirugarrena: Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrean hartzen diren erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, gauzatu eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak ordezteko, eta erabaki horiek tresna publikora jasotzeko ahalmenak emateko. 

- Alde: 99,65%
- Kontra: 0,08%
- Abstentzioa: 0,26%

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!