Realeko akziodunek bere konfidantza berretsi dute Administrazio Kontseiluarengan arratsaldean Victoria Eugenia Antzokian eta, erea berean, telematikoki izandako Akziodunen Batzar Orokorrean. Ehuneko 99a baino gehiagoko botuak alde edukita bozkatu diren lau puntutan, akziodunek 20-21eko kontuak, 21-22ko aurrekontua onartu dute. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 30,89ak hartu du parte.
Horrela joan dira bozketak:
Lehena: 2021eko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak aztertzea (Balantzea, Galera eta Irabazien kontua, Memoria, Ondare garbiaren aldaketen egoera orria eta Eskudiruzko fluxuen egoera orria) eta, hala badagokio, onartzea, baita ekitaldi horren kudeaketa soziala eta emaitza aplikatzeko proposamena ere.
- Alde: %99,61
- Kontra: %0,19
- Abstentzioa: %0,16
- Txurian: %0,04
Bigarrena: 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua aztertzea eta, baldin badagokio, onartzea.
- Alde: %99,59
- Kontra: %0,19
- Abstentzioa: %0,18
- Txurian: %0,04
Hirugarrena: Kontu auditorea izendatzea.
- Alde: %99,44
- Kontra: %0,42
- Abstentzioa: %0,1
- Txurian: %0,04
Laugarrena: Estatutu Sozialak aldatzea artikulu berri bat sartzeko, 17.bis, estatutuetan batzar nagusia egiteko, batzar horretara joateko eta boto eskubidea bitarteko telematikoen bidez baliatzeko ahalmena jasotzeko, 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren, uztailaren 2koaren, 182. eta 189. artikuluetan aurreikusitako moduan.
- Alde: %99,53
- Kontra: %0,44
- Abstentzioa: %0,03
Bosgarrena: Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrean hartzen diren erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, gauzatu eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak ordezteko, eta erabaki horiek tresna publikora jasotzeko ahalmenak emateko.
- Alde: %99,62
- Kontra: %0,18
- Abstentzioa: %0,1
- Txurian: %0,1
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin