Real Sociedad Fundazioa

Korrikarekin bat

Martxan da Korrikaren 21. edizioa. Euskararen aldeko lasterketa Garestik abiatu zen eta hamaika egunez, Euskal Herria zeharkatuko du. Bihar, apirilak 12, Korrika Donostiara iritsiko da. Aurten ere, Real Sociedad Fundazioak akordioa lortu du kilometro bat erosteko. 18:39ean Realak testigua hartuko du Madril Hiribidean, Anoeta Taberna zaharraren parean. Xabi Prietok jasoko du lekukoa eta, Realeko talde desberdinetako ordezkariekin batera, parte-hartzaile guztiekin batera kilometroa elkarrekin korrika egiteko.Real Sociedad Fundaziotik zale guztiei deia egin nahi die Korrikan parte hartzeko euskararen aldeko ekimen honen alde.

Zatoz Realarekin KORRIKAn parte hartzera!!!!!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!