BABESLETZA HITZARMENA

Kosnerrekin aliantza klimatizazio eraginkorrago eta iraunkorrago baterako

Realak eta Kosnerrek akordio bat egin dute, zeinaren bidez klimatizazio eta energia berriztagarrien marka ospetsua babesle txuri urdin izango baita 2024-25 denboraldian. Bi erakundeen arteko lankidetza hainbat ekintzatan nabarituko da, bai eta Kosnerrek klubaren aktibo jakin batzuetan izango duen ikusgarritasunean ere.

Erakunde txuri urdinarekin egindako akordio honen bidez, Kosnerren asmoa da kirolarekin eta hainbat baliorekin, hala nola esfortzuaren kulturarekin, talde lanarekin eta profesionaltasunarekin duen lotura indartzen jarraitzea.

Jardunean 25 urte baino gehiago eginda eta gure lurraldean oso errotuta egonda, Kosner erreferentzia liderretako bat bihurtu da klimatizazioaren merkatuan, berrikuntzaren alde egiteagatik eta energia berriztagarrien alde ere egiteagatik, esaerako, aerotermia bultzatuta, eta, ondorioz, ingurumena zaintzearen alde egiteagatik.

Saltoki Taldea, klimatizazio, elektrizitate edo eraikuntza arloko soluzio eraginkorretan espezializatua eta Gipuzkoan lau zentro dituena, Kosner produktuen banatzaile esklusiboa da.

Realak ongietorria egin nahi dio kolaboratzaile berriari, eta espero du hau aliantza emankor baten lehen urratsa izatea, non bi erakundeak beti egongo diren lerrokatuta jasangarritasunaren eta ingurumen konpromisoaren alde, oso funtsezkoak diren balio horien alde, alegia. Ongi etorri, Kosner! 

Kosnerri buruz gehiago jakiteko, HEMEN.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!