SANSE 4-2 AMOREBIETA

Landutako garaipena

Vídeo

Sansek garaipen berri bat lortu du Zubietan (zazpigarrena jarraian hemen) Amorebietari aurka lau eta bi irabazi ondoren.

Bi kolpe nahikoa izan dira lehen minutuetan zaildutako lehen zatia aurrera ateratzeko. Roberto Lopez izan da protagonista Nagusia bi goletan, jokaldi berdinekin amaitu direnak; Gorostidik bukatu du lehena, eta Djouahrak bigarrena, handik gutxira. Nahikoa markagailuan agintzeko. Baina atsedenaldira iritsi baino lehen, bizkaitarrek aldea murriztu dute Bilboren bitartez, urrutiko jaurtiketa baten ostean.

Eta bigarren zatia hasi eta berehala, area ertzetik jaurtitako falta batekin Bilbok berriro ere berdinketa eskuratu du. Moisesek ezin izan du ezer egin. Buelta hasierara. Berdinketa eta bigarren zati guztia jokatzeko. Txuri-urdinen bi distira berri nahikoa izan dira, azken txanpan, Zubietan beste garaipen bat lortzeko. Lehena Navarrok sartu du, eta bigarrena Alkainek, Roberto Lopezen asistentzia berri baten ondoren.

Play-offetako postuetan sartzeko borroka estutu egiten ari da, gipuzkoarrak laugarren  postuan mantenduz beste aste batez, hirugarrenarekin berdinduta. Datorren astean, derbia Galen, Real Unionen aurka.

Fitxa teknikoa:

Sanse: M. Ramirez, Blasco, Aranbarri, Pacheco, Ezkurdia, Zubimendi, Gorostidi (Veiga, min. 87), Navarro, R. López, Djouahra (Alkain, min. 69), Lobete (Aldasoro, min. 76).

Amorebieta: Saizar, Arregui, Garro, Bilbao (Orozco, min. 79), Amorrortu, Cenitagoya (Salazar, min. 83), Álvaro, Lozano, Rementeria (Ortega, min. 58), Molina, Jaso.

Golak: 1-0: Gorostidi, min. 22; 2-0: Djouahra, min. 25; 2-1: Bilbao, min. 40; 2-2: Bilbao, min. 48; 3-2: Navarro, min. 78; 4-2: Alkain, min. 84

Epailea: Gonzalez Diaz. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubimendi eta Aranbarriri eta kanpoko Arregui, Cenitagoya, Garro eta Saizarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!