ZARAGOZA CFF 0-1 REAL SOCIEDAD B

Landutako garaipena

Realak garaipenaren bidean jarraitzen du gaur goizean Zargoza CFF taldearen aurka 0-1 gailendu ondoren.

Etxeko taldea hobeto sartu da zelaira, neurketa menderatuz eta arrisku egoerak sortuz. Minutuak igaro ahala aldiz, partida berdindu da eta Realak jokoaren pisua hartu du gain. Lan horren ondorioz iritsi da donostiarren gola. Enara Losadaren erdiraketak Intza area barruan aurkitu du eta azke honek, atezaina goitik gainditu du jaurtiketa bikain batekin.

Aldageletatik igaro ondoren, Realak aukera bikain bat izan du markagailuko tartea handitzeko. Ixiren erdiraketa bikain baliatu du Guridik errematea ateratzeko baina atezainak baloia kanpora bidali du egundoko geldiketa batekin. Lehen hamar minutuak igarota, etxeko taldea jabetza gehiago izaten hasi da, baina aukerarik sortu ezinik. Hortik aurrera, bi taldeak saiatu dira arriskua sortzen baina eraginkortasun handiegirik gabe. 

Zaragoza bezalako talde handi baten aurka lortutako lorpen bikain honek, garaipenaren bidean mantentzen du talde gipuzkoarra. Orain atseden hartzea tokatzen da hemendik pare bat astera Real Sporting de Gijón taldearen aurkako norgehiagokarako indarberrituta iristeko. 


Fitxa teknikoa:

Zaragoza CFF: Casao, Marta Valero, Tati, Curtin, Teresa, Ainhoa Plaza (Laura TN, min.73), Laura P., Leyre, Anfrea L., Luna eta Sofia (Lucía Fuertes, min. 85)

Real Sociedad: A. Estensoro, H. Uranga, Azpirotz (Garazi, min.81), Solo, Etxebeste, Omaya, Intza, Enara L. (Estrada, min. 65), Guridi, Ixi (Helene, min.72) eta Isas (Olaetxea, min. 81)

Gola: 0-1: Intza, min. 32.

Epailea: Cristina López. Etxeko Marta Valero eta Curtin jokalariak zein Santiago eta Israel teknikoak eta kanpoko Azpirotz, Ixi, Etxebeste eta Guridi zigortu ditu. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!