REAL SOCIEDAD 1-1 REAL RACING CLUB

Lehen froga ona

Vídeo

Realak denboraldiko lehen lagunartekoa jokatu du gaur arratsaldean Zubietan. Txuri-urdinek bana berdindu dute Racingen aurka, bi taldeek oraindik lan-saio gutxi egin dituztela nabari izan den udako neurketa batean, ohikoa den bezala. 

Hankek pisu handia dute urteko garai honetan, eta normala da, baina partidak balio izan du minutuak pilatzen jarraitzeko eta, pixkanaka, beharrezko erritmoa hartzen joateko. Óskarssonek sartu du etxekoen gola lehen zatian, Marchalen erdiraketa sare barrura bultzatuta.

Bigarren zatian aukera bana eta bestea izan dituzte bi taldeek, eta Gabik, jaurtiketa gurutzatu batekin, neurketa berdindu du amaierarako gutxi falta zela. Lehen proba ona txuri-urdinentzat; bigarrena datorren larunbatean izango dute, Ingalaterran, Wolverhampton Wanderers FC taldearen aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Marrero, Aramburu, Zubeldia, Beitia, Javi López, Turrientes, Lebarbier, Zakharyan, Barrene, Marchal eta Óskarsson. Bigarren zatian: Remiro, Ruperez, Martín, Kita, Aihen, Herrera, Aguirre, Soler, Goti, Astiazaran y Carrera.

Real Racing Club: Laro, Mantilla, Carlos Sánchez, Facu, Héctor, Maguete, Sergio, Diego Díaz, Suleimán, Castellanos (Santi Franco, min.30) eta Villalibre. Bigarren zatian jokatu dute: Eriksson, Hugo, Gabi, Manu, Andrés, Álvaro, Iñigo, Yeray, Canales, Vicente, Arana, Vallecillo y Pau.

Golak: 1-0: Óskarsson, min.19. 1-1: Gabi, min.82.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!