Gure belar hockeyko taldea Santanderrera doa bihar denboraldiko lehen garaipenaren bila. Txuri-urdinak ez dute oraindik garaipena lortu eta lehen hiru puntuekin itzultzea espero dute.
Bi taldeak hutsean dute puntu markagailua, partida zailak izan baitituzte liga hasieran. Ivan Lorenteren taldea ez da urruti egon, baina ez du lortu. Biharkoa aukera ona izan daiteke. Atxurrak gora!