REAL SOCIEDAD – ATHLETIC CLUB (LARUNBATA, 16:00)

Lehen oldarra

Vídeo

Erreginaren Kopa hasten da Realarentzat. Talde txuri-urdinak Athletic Club hartuko du larunbatean 16:00etatik aurrera Zubietako z7an final laurdenetako joaneko partida jokatzeko. Aurreko derbiko porrotak ikasteko balio izan die gipuzkoarrei eta kanporaketara prest iristen dira. Zaleen laguntza ezinbestekoa izango da azken hilabeteetan nesken gotorlekua izan den z7tik emaitza on bat ateratzeko.

Larunbateko norgehiagokak ez du zerikusirik izango Anoetan jokatu zenarekin. Bi partidako kanporaketa batean edozein jokalditan sailkapena lortu edo kanpoan gera zaitezke. Gonzalo Arconadarenak lehia emateko prest daude. Goazen neskak!

Partida zuzenean eskainiko du Golek.

ZALEENTZAT INFORMAZIOA

Realeko bazkideak dohainik sartuko dira z7ra, 14 urte baino gutxiagoko gazteak bezala. Beste zaleek 10 euro ordaindu behar izango dute, derbietan ohikoa den bezala.

Z7KO PARKING BERRIA

Erreginaren Kopako neurketa izango da z7 zelaiko parking berriaren estreinekoa. 200 kotxetarako lekuarekin, Zubietan jokatzen diren partidetara gerturatzen diren zaleentzako zerbitzu berri hau eskainiko du klubak. Parkingerako sarbidea Gorabide Eraikuntzatik izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!