SANSE 1-2 SD PONFERRADINA

Lehen porrota

Vídeo

Hamabost jardunaldiren ostean, denboraldi honetan lehen aldiz porrota ezagutu du Sansek SD Ponferradinaren aurka bat eta bi galdu ondoren.

Neurketa baloiaren jabetza izateko ideiarekin hasi dute gure mutilek. Marinen bezalako aukerak izan dituzten arren, Gaztela eta Leongo taldeak aurrea hartu du laugarren minutuan, Gomezen burukada batekin. Golaren ostean, txuri-urdinak  buelta ematea saiatu dira, baina zoritxarrez, kanpoko taldeak korner baten bidez bigarrena sartu du. Gol honek partida aldapan gora jarri du baina donostiarrek ez dute etsi aurkariaren ate aldera joateko ahaleginean eta arriskuko aukerak sortu dituzte. Geldikako jokaldian aukerak oso argiak izan dira txuri-urdinentzat, eta horietako batean Jon Martinek bat eta bikoa sartu du burukada ikaragarri batekin. Berdinketa bilatu arren, abaguneak ez dira iritsi, eta bat eta bikoarekin joan da partida atsedenaldira.

Aldageletatik igaro ostean, Sergio Franciscoren mutilek talde sendo bat aurkitu dute aurrean eta ez da erraza izan aukerak aurkitzea. Zailtasunak zailtasun, gure filialak aukerak izan ditu, besteak beste Magunazelaiaren oinetan, baina Prietok maila bikaina eman du berdinketa saihesteko. Azken txanpan aurkariak baloia izateari uko egin dio eta tarteak aurkitzea ia ezinezkoa izan da gure taldearentzat. Azken jokaldian, Zoilok berdinketaren gola sartzeko aukera izan du korner baten ostean, baina defentsak baloia gelditu du eta bat eta bikoarekin bukatu da norgehiagoka.

Ligako lehen porrota bada ere Sergio Franciscoren taldeak playoff postuetan jarraitzen du eta lehen postutik bi puntura dago. Gure filiala Madrilera joango da datorren asteburuan Fuenlabradaren aurka jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Ayesa, Aramburu (Rupérez, min. 80), Martín, Agote (Zoilo, min. 65) , Cantero (kap.), Gorrotxategi, Marín, Goti (Balda, min. 73), Azkune, Magunazelaia y Orobengoa (Ochieng, min. 65).

SD Ponferradina: Prieto, Carrique, Sibille, Leal, Lancho, López (Nil, min. 86), Llonch (Mángel, min. 72), Lozano (kap.), Clavería, Gómez y Dacosta (Cerdá, min. 78).

Golak: 0-1 Gómez, min. 4; 0-2: Llonch, min. 16; 1-2 Martín, min. 37.

Epailea: Perez Fernadez. Txartel horia erakutsi die etxeko Magunazelaia, Azkune eta Marini  eta kanpoko Claveriari, Lopez eta Lozanori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!