KOMUNIKATU OFIZIALA

Lehen taldearen osasun eta errendimendu egitura

Lehen taldearen osasun eta errendimendu egitura berregituratu egingo da, Alain Solak, arduradunak, eta Igor Sanchezek, fisioterapeutak, klubarekin duten kontratua amaitzea erabaki ostean.

Denboraldi honetan Rafael Maldonado, prebentzio, egokitze eta errehabilitazio lanetan jokalaria indibidualizatzeko indarrean aditua, Iñigo Martinez berregokitzailea eta Iñigo Murua fisioterapeuta sartuko dira lehen taldean.


Rafael Angel Maldonado González (Arahal/Sevilla, 1978) jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan lizentziatua da Granadako Unibertsitatean eta Pablo de Olavideko Unibertsitatean doktoretza egiten du. Errendimendu handiko bi master egin ditu. Maldonadok aholkulari, ebaluatzaile eta koordinazio lanak egin ditu Real Racing Club de Santander, Udinese Calcio, Granada CF, Watford Fc, ACF Fiorentina, Tianjin Quanjian, Espainiako selekzioa eta Bordeleko FC Girondins taldeetan. Noveliteko (Bartzelona) eta VF Sporteko (Sevilla) zuzendari teknikoa ere izan da, teniseko, saskibaloiko, igeriketako, moto GPko, hockeyko, atletismoko eta futboleko kirolari profesionalentzat.

Iñigo Martínez Egia (Donostia, 1990) jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta fisioterapian graduatua Madrilgo Unibertsitate Europarrean. 2014tik Realeko gizonezkoen eta emakumezkoen talde guztiekin lan egin du. Azken hiru denboraldietan, batez ere emakumezkoen lehen taldea eta Reala berregokitzen eta lesioak prebenitzen aritu da.


Iñigo Murua Arabaolaza (Donostia, 1993) fisioterapiako graduatua da UPV/EHUn eta fisioterapiako ikerketa traslazionaleko masterra egin du (Gimbernat eskola Kantabrian). Murua Realeko fisioterapeuta da 2015etik eta Realeko talde ezberdinetan egin ditu lanak: emakumezkoetan, Sanse, C, futbol formazioan eta hockeyan. Fisioterapeuta ere izan da Espainiako +60 hockey selekzioan.

Halaber, Realak eskerrak eman nahi dizkie Alain Solari eta Igor Sanchezi euren eginkizunetan aritu diren denboraldietan egindako lanagatik, eta, aldi berean, zorte handia opa die etorkizunean.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!