Real Sociedad - Real Betis (Igandea, 16:00)

Lehenengo garaipena nahi dute

VĂ­deo

Zubietan berriro ere jokatuko du nesken taldeak denboraldi honetako hirugarren partida. Aurreko bi jardunaldietan berdinketa lortu eta gero, Valencia eta Levanteren kontra, Real Betisen aurka, taldeak lehenengo garaipena lortu nahi du. Emakumezkoak konfidantza haundiakin daude neurketari aurre egiteko, aste guztian zehar indarrarekin entrenatu ondoren. Hala eta guztiz ere, ez da partida erraza izango, izan ere, arerio andaluziarra bere lehen puntuak lortzeko adorearekin etorriko da eta.

Aurreko igandean izandako harrera berdina izatea espero dute Realeko jokalariek. 

Bazkide eta 14 urtez azpikoek dohainik sartu ahal izango dute, besteek 10€ ordaindu behar izango dituzte partida ikusi ahal izateko. Norgehiagoka zuzenean eskainiko du Vamos-k.

Deialdia ondorengoa da: Elene, A. Nanclares, Iraia, Tejada, Maddi, Etxezarreta, C. Blanco, Lucia, N. Mendoza, S. Olaizola, Itxaso, N. Eizagirre, M. Cardona, L. Baños, Barbara, Nahikari, Manu, C. Bautista. Mariasun Quiñones eta Kiana Palacios baja medikuak dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!