MACCABI TEL AVIV FC – REAL SOCIEDAD (18:45)

Lehenengoaren bila Europan

Realak erronka berri bat du gaur arratsaldean UEFA Europa Leagueko hirugarren jardunaldian. Txuri-urdinek Belgradeko Stadion FK Partizan bisitatuko dute Maccabi Tel Aviv FC taldearen aurka jokatzeko. Nizan berdinketa ona lortu eta etxean Anderlechten aurka estropezu egin ondoren, donostiarrek denboraldiko lehen garaipena lortu nahi dute txapelketa honetan. Taldeak gora egin du eta azken asteetako sentsazio onak berretsi nahi ditu garaipena lortu eta sailkapenean aurrerapauso bat emanez.


Maccabi Tel Aviv, bestalde, Israelgo ligako lider nagusia da, sei garaipen eta berdinketa batekin. Europako txapelketan, aldiz, porrota jaso du SC Braga eta FC Midtjylland taldeen aurka. Iaz maila eman zuten UEFA Conference Leaguen, final-zortzirenetara iritsiz eta Olympiacos FC txapelduna izango zenaren aurka eroriz.