Otsailaren 17an Leipzigen (21: 00etan) jokatuko dugun Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partidarako sarreren erreserba aktibatuta dago. Klub txuri-urdinak 540 sarrera jarri ditu bazkideen eskura RB Arenan jokatuko den partidarako.
Sarrerek 30 euroko prezio bakarra izango dute. Gure bazkideek sarrera erreserbatu ahal izango dute beraientzat eta bazkide ez den lagun batentzat. Eindhoven, Graz eta Monakorako kudeatu ziren bezala, sarrerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Nolakoa izango da sarrera jasotzeko prozesua?
Sarrerak nominalak izango dira eta RB Leipzigeko Ticketing App ofizialean jasoko dira erosketa-prozesua digitalki amaitzean. Lehenik eta behin, bete gure formularioa eta gehitu partidara joango den pertsonaren edo joango diren pertsonen helbide elektronikoak.
Reale Arenako leihatilan sarreraren/sarreren prezioa ordaintzea beharko dugu. Hilaren 14tik 16ra bitartean, RB Leipzigen e-mail bat jasoko duzu, klubaren Ticketing App ofizialean (RBL Ticket) automatikoki sortuko den sarrera nominala aurkituko duzula jakinarazteko.
Sakatu HEMEN eta RBL Ticketing app deskargatu (Apple Store)
Sakatu HEMEN eta RBL Ticketing app deskargatu (Google Play)
Nolanahi ere, Reale Arenako leihatilan zehatz-mehatz azalduko dizugu sarrerak nola jaso behar dituzun. Klubetik ere mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, gure zaleek sarrerak, nominalak izango direnak, deskarga ditzaketela baieztatzen diguten unean.
Hona HEMEN prozesu hau azaltzen duen RB Leipzig taldearen webgune ofizialeran esteka:
Osasun-neurriak
Alemanian eta RB Leipzig taldearen estadioan bertan sartzeko osasun-kontrolei dagokienez, honako baldintza hauek bete behar dira:
- Covid pasaportea aurkeztu txertaketa osoarekin (bi txerto gehi indartze-txertoa). Indartze-txertoa, gutxienez, partida hasi baino 14 egun lehenago eman beharko da.
- Txertaketa osoa ez baduzu, antigenoen proba (aurreko 24 orduetan egina) edo PCR proba (aurreko 48 orduetan egina) aurkeztu beharko da.
- FFP2 musukoa eta segurtasun-distantzia estadioan nahitaezkoa dira.