Real Madrid 0 - 2 Real Sociedad

Txapeldunak

Vídeo

Realak aurredenboraldiko bigarren garaipena lortu du Real Madrilen aurkako partidan eta Leonen jokatu den 'Leche de Gaza’ txapelketa irabazi du. Donostiarrek oso neurketa sendoa jokatu dute eta aurkariak gainditu dituzte.

Natalia Arroyoren taldeak sufrituz hasi du partida. Real Madrilek azeleragailua zapaldu du lehen minututik eta Olatz Santanaren atea bilatu du etengabe, baina atzealde txuri-urdinak sendotasunez eutsi dio erasoari. Kontraerasorako aukera bilatu dute, baina ez da iritsi. Bigarren zatian, jokalariek aurrerapausoa eman dute. Ceciliak, zelaira irten eta segundo gutxira, markagailua ireki du arearen aurrealdetik egindako eskuinkada batekin. Emaitza mantendu behar dugu. Real Madrilek martxa bat igo du berdinketaren bila, baina gipuzkoarrek dena jasan dute. Norgehiagokako azken jokaldian, Ceciliak gola egin du berriz ere. Azken txistua eta bigarren garaipena, oraingoan garaikurraren sariarekin.

Nota onarekin gainditutako bigarren testa. Donostiarrek Deportivo Abanca izango du aurkari datorren asteazkenean denboraldi-aurrearekin jarraitzeko. AURRERA REALA!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: O. Santana, Tejada, Pleuler, Etxezarreta, Amaiur, I. Arnaiz, N. Eizagirre, Emma, Gemma, Izarne, Mirari. N. Rabano, Franssi, Cecilia, Vanegas, Maddi eta Claudiak ere jokatu dute.

Real Madrid: Misa, K. Robles, Teresa, Peter, Kaci, M. Oroz, M. Cardona, Nahikari, Lucía, Rocío, Zornoza.

Golak: 0-1: Cecilia, min.63; 0-2: Cecilia, min.90+5

Epailea: Raquel Suarez. Real Madrileko Kaciri txartel horia atera dio.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!