REAL SOCIEDAD - VILLARREAL CF (LARUNBATA, 12:00)

Liga F itzuli da

F Liga itzuli da selekzioen etenaldiaren ondoren, eta Realak Villarreal CF taldearen aurka neurtuko ditu indarrak. Larunbatean, 12:00etan dute hitzordua, Txuri-Urdinak denboraldi honetan gaindiezinak izan diren agertokian.

Azken derbiak ez zituen Natalia Arroyorenak aho-zapore onez utzi, eta larunbat honetan beste aurkera bat izango dute Zubietan, orain arte donostiarren gotorlekua izan den zelaian. Sara Monforten taldeak puntu bakarra lortu du etxetik kanpo, baina maila handia erakutsi dute azken hiru topaketetan. Natalia Arroyo entrenatzaileak aipatu duen moduan, "Taldea ondo dago. Jokalariak lehiatzeko gogoz eta irabazteko gosez daude. Garaipen berri bat lortu nahi dugu etxean".


BIGARREN TALDEA

Gorka Álvarezenak, berriz, Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute igandean, 11:00etan. Sentsaziorik onenak lortu ez zituzten azken topaketaren ondoren, Txuri Urdinek beraien jokora itzuli nahi dute, hiru puntuak lortzen saiatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!