REAL SPORTING 0-2 SANSE

Maisutasunez

Vídeo

Sansek Real Sporting garaitu du arratsalde honetan Mareon sartutako bi golengatik eta gure filialak jokatutako partida sendo bati esker, zeinek denboraldi-aurreko laugarren lagunartekoan partida kontrolatzen eta maneiatzen jakin duten.

Lehen zatia oso parekatsua izan da, baina etxekoek arrisku handiagoa sortu dute. Djukak partida hasi eta segundo gutxira izan du lehenengo aukera, baina Zubiaurrek ondo erantzun du. Aitorrek ere etxekoak aurreratu ahal izan ditu desbideratuta joan den jaurtiketa batekin. Eta txuri-urdinen lehen etorreran iritsi da gola: Martinek heriotzaren pasea eman eta Martonek ez du barkatu. Gure mutilen minutu on hauek Mariñoren atean arriskua sortzeko balio izan dute; Martonen beste erremate bat ate gainetik joan da gutxigatik. Xixonekoek hobeto bukatu dute lehen zatia, Pedro Diazek Zubiaurre berriro proban jarrita.

Partidak erritmoa hartu du minutuek aurrera egin ahala. Norgehiagoka berriz hasi eta gutxira, gureak izan dira berriz ere mahai gainean kolpea eman dutenak: ezkerretik erdiratu dute, Aldasororen burukadak ez du aterik aurkitu eta aldaratzea Kortajarenak aprobetxatu du arearen aurrealdetik ezkerkada batekin gola egiteko. Arerioak aldea murrizteko zorian egon dira, baina Djukak zutoinarekin egin du topo. Txuri-urdinak hobeak izan dira minutuek aurrera egin ahala, baita markagailuan abantaila bikoitza izanda ere. Djouahra eta Martin izan dira arrisku gehien sortu dutenak eta partida erabakita uzteko zorian egon direnak, baina ez da beharrezkoa izan.

Garaipena erritmoa eta konfiantza lortzen jarraitzeko. Aurretik, udako azken bi lagunartekoak, lehena Burgos C.F-en aurka, Reale Arenan, kategoriaz igo berritako bi talderen artean. 

Fitxa teknikoa:

Real Sporting: Mariño, Guille Rosas, Kravets, Aitor, Pedro Díaz, Nacho Méndez, V. Campuzano, J. Berrocal, Gragera, Djuka eta Pelayo Suárez. Joel Jiménez, Marc Valiente, Pablo Pérez, Berto, Pablo García, Bogdan, Álvaro Vázquez, Jordi eta César ere sartu dira.

Sanse: Zubiaurre, Blasco, P. Rodríguez, Arambarri, Aldasoro, Kortajarena, Djouahra, Martín, Magunazelaia eta Marton.  Ortega, Zoilo, Sangalli, González de Zarate, Cantero, Dadie, Lespinasse, Marín, Gabilondo eta  Gorrotxategi ere sartu dira. 

Golak: 0-1: Marton, min. 8; 0-2: Kortajarena, min. 50

Epailea: Álvarez Ordoñez. Ez du txartelik atera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!