Filiala martxan jarri da gaur goizean. Denboraldi honetan Lehen Maila Nazionalean jarraituko duen taldeak z5 zelaian aritu da Xabier Illarreta, lehen entrenatzailea, Aintzane Encinas, bigarren entrenatzailea, eta Leire Arangurenen, pretatzaile fisikoa, aginduetara.
Ane Amutxastegi, Elene Guridi, Haizea Uranga, Naroa Santana, Malen Solozabal, Maren Lezeta, Nahia Aparicio, Uxue Estrada eta Elene Viles jokalariek osatzen dute taldea. Ane Etxebeste (Oiartzun KE), Nora Sarriegi, Paula Illarramendi (Añorga KKE) eta Helene Arruebarrena (Tolosa CF) taldera batzen dira aurten. Beste aldetik, Claudia Fernandez, Izarne Sarasola, Olatz Santana eta Laida Balerdi lehen taldearekin entrenatzen ari dira.
Bestalde, Erkuden Lasa, Sara Roda, Izaro Tores eta Jone Larrañaga baja izango dira denboraldi honetan. Eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin egon diren denboragatik, eta bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako onena opa diegu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin