Deportivo Alavés - Real Sociedad

Mendizorrotzarako sarrerak

Martxoaren 21ean (18:30ean) Mendizorrotzan jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak ordainpeko 387 sarrera jasoko ditu (25 euro). Sarrerak horrela banatuko dira:

- 140 sarrera (25 euroko prezio bakarra) gure bazkideentzat gure webgunearen bidez.

- 100 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 91 sarrera lagun-taldeentzako.

- 56 sarrera Fan Travel Storen (Halcon Bidaiak, klubaren babeslea).

Sarreren eskaera martxoaren 9a, astelehena, eta 13a, ostirala, bitartean egin beharko da (13an itxiko da, 12:00etan). Gehienez bi sarrera eskatu ahal izango dira bazkide bakoitzeko, eta biak bazkideak izan behar dira

Behin eskaera epea bukatzen denean, 140 sarrerako kupoa gainditzen bada, martxoaren 13an zozketa egingo da eskaera egin duten bazkide guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.

Fan Travel Store (Halcon Bidaiak)

Gure babeslea den Halcon Bidaiak gure zaleak Gasteizera joateko eskaintza aktibatuko du bihar, martxoak 10 (56 sarrera). Eskaintza hori Fan Travel Store agentzian (Donostiako Askatasunaren hiribideko 39. zenbakian dagoen agentzia) bakarrik egongo da eskuragarri.

Autobusez joan-etorria gehi sarreraren salneurria 50 eurokoa izango da. Astearte honetan gure bazkideentzat bakarrik izango da eskaintza (nahitaezko baldintza: txartela aurkeztea). Bazkide bakoitzak gehienez bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Informazio gehiago, Halcon Bidaien agentzietan.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!